Hautatutako dokumentua oso interesgarria iruditu zaigu bertan azaldutakoak errealitatea beste ikuspegi batetik aztertzen duelako, ideia berriak landuz edota sortuz. Arazo baten aurrean ahalik eta konponbide gehien lortzen ditu; oso sortzailea da. Berrikuntzak egiterakoan edo zerbait berria prestatzearakoan ikuspegi desberdin eta berriak lantzera bultzatzen du, horrela betiko eredu egonkorretatik zerbait bestelakoa erdituz. Umeengan sormena, buru-azkartasuna, asmamena eta emoziozko adimena sustatzen du. Esparru honetan garatutako teknikek, irakaslearentzat tresna erabilgarri izan daitezkeen lanerako ereduak planteatzen ditu.
Formaz:
ResponderEliminarScribd, Slideshare edo horrelakoetakoak itsatsi egin behar dituzue; ikasgaiko blogeko post honetan egin nuen moduan (eta bertako 13 eta 16. orrietan azaldu nuen moduan).
Edukiaz:
Testuak interesgarria izan behar du, derrigor. Baina ondo ez duzuela "saltzen" esango nizueke; irakurtzera gonbidatuko nauen ideiarik bat ere ez dago; bertako ideia guztiak ez lirateke ipini beharko, egia da. Baina bai zenbait nondik nora joko duen erakusgarri.
Bestela. Zuen testua Scribd-en topatu nahi izan dut full-scrren ez dela, eta hara zer aurkitu dudan! Agian, interesatu ahal zaizue beste momentu baterako.
Egia esan, gure dokumentua liburu horren introdukzioa da; bertatik kopiatu eta guk igo genuen scripd-ra bakarrik sarrerako zatitxo hori altza ahal izateko blogera. Ez genuen nahi liburu osoa jarri, gehiegi iruditzen bait zitzaigun.
Eliminar