Páginas

2012-05-07

Unitate didatikoak zer dira?


            Gure hezkuntza praktika diseinatzeko orduan baliabide egokia izateaz gainera, hezkuntza-gaitasun orokorrak barnebiltzen ditu eta hauek planifikatzeko marko ezin hobea eskaintzen. Planifikazio horren baitan honako elementuak hartu beharko dituelarik aintzat: helburu didaktikoak (zer lortu nahi dugu?, edukiak ( zer egingo  dugu?), irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak (nola egingo dugu?), ebaluazio prozedurak (zein adierazle baliatuko ditugu egin dugunaren inguruko hausnarketa- ebaluazioa egiteko?), erlazionaturiko oinarrizko gaitasunak eta berauen garapena (zer gaitasun edo konpetentzia abiatu nahi dugu?); oinarrizko gaitasunak (konpetentziak) lortzea izan behar du prozesu horren azken xedea.

            Unitate hauek bestelako hainbat elementu ere aintzat hartu beharko dute; adina edota nori zuzendua den, baita gai edo tematika eta beronen justifikazioa ere, unitate bakoitzak bere argudioak garatu beharko ditu gero prozesua eta lana modu eraginkor batean gara dadin.

            Lana proiektu osoen (unitate hauek izango direlarik lan eremua)  bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak transferitzeko bidea eta jakintza arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna ahalbidetzen dute.

          Unitate bakoitza zati edo sekuentzia desberdinetan osatua izan daiteke, unitate bakoitzak dituen asmoen dimentsioaren arabera.

          Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren baitan barne biltzen diren azpi prozesu guztiak garatzen lagunduko digun estrategia didaktikoa da. Ezagutza eta esperientzia bateratzen diren gunea hain justu. Bistan da teoria eta praktikaren uztartze egokia dela heziketaren kezka nagusietako bat. Ikasten dugun edukia eta eduki horien ikasle edota hartzailearengan sortzen duten esanahia, alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario