Páginas

Definizioak

Didaktika
Irakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak lantzen edo aztertzen dituen Hezkuntza Zientzia da Didaktika (grekeraz irakatsi). Didaktikaren aztertze-objektua irakaskuntza edo irakaste ikaste prozesuak dira eta eremu teorikoan, nahiz praktikoan jardun dezake. Bi helburu nagusi ditu: hezkuntza azaltzea eta hezkuntza hori ahalbideratuko duten jarduerak zuzentzea. Ondorengo elementuak aintzat hartzen ditu:
             * Irakaslea
             * Ikaslea
             * Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua
             * Curriculuma


 Curriculuma

Batetik, eskola-hezkuntzaren helburuak erabakitzen dituen proiektua, hau da, kulturaren alderdiak eta eskola kulturara inkorporatzearen alderdiak, eskolak sustatu nahi dituenak eta ekintza-plan egoki batean proposatzen dituenak, helburu horiek lortzeko asmotan.
Bestetik, ikasleen gaitasunen araueraz aurreikusitako aprendizaia helburuak mailarik gorenean lortzen laguntzeko, ikasleei eskaintzen zaizkien esperientzia planifikatuak. 
Amaitzeko, Lawrence Stenhouse-k emaniko definizioa: "es una tentativa para comunicar los principios  y rasgos esenciales de un propósito educativo, de forma tal que permanezca abierto a la discusión crítica y puede ser transladado efectivamente a la práctica".
Azken gehigarri bezala: curriculumak zer, noiz eta nola irakatsi, eta zer-nola-noiz ebaluatu behar deneko galderei erantzuna eman behar die.