Páginas

2012-05-07

Unitate didatikoak zer dira?


            Gure hezkuntza praktika diseinatzeko orduan baliabide egokia izateaz gainera, hezkuntza-gaitasun orokorrak barnebiltzen ditu eta hauek planifikatzeko marko ezin hobea eskaintzen. Planifikazio horren baitan honako elementuak hartu beharko dituelarik aintzat: helburu didaktikoak (zer lortu nahi dugu?, edukiak ( zer egingo  dugu?), irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak (nola egingo dugu?), ebaluazio prozedurak (zein adierazle baliatuko ditugu egin dugunaren inguruko hausnarketa- ebaluazioa egiteko?), erlazionaturiko oinarrizko gaitasunak eta berauen garapena (zer gaitasun edo konpetentzia abiatu nahi dugu?); oinarrizko gaitasunak (konpetentziak) lortzea izan behar du prozesu horren azken xedea.

            Unitate hauek bestelako hainbat elementu ere aintzat hartu beharko dute; adina edota nori zuzendua den, baita gai edo tematika eta beronen justifikazioa ere, unitate bakoitzak bere argudioak garatu beharko ditu gero prozesua eta lana modu eraginkor batean gara dadin.

            Lana proiektu osoen (unitate hauek izango direlarik lan eremua)  bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak transferitzeko bidea eta jakintza arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna ahalbidetzen dute.

          Unitate bakoitza zati edo sekuentzia desberdinetan osatua izan daiteke, unitate bakoitzak dituen asmoen dimentsioaren arabera.

          Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren baitan barne biltzen diren azpi prozesu guztiak garatzen lagunduko digun estrategia didaktikoa da. Ezagutza eta esperientzia bateratzen diren gunea hain justu. Bistan da teoria eta praktikaren uztartze egokia dela heziketaren kezka nagusietako bat. Ikasten dugun edukia eta eduki horien ikasle edota hartzailearengan sortzen duten esanahia, alegia.

2012-04-29

Haurrak ere sukalde saltsan!!

Haurrei asko gustatzen zaie helduak imitatzea. Horregatik, sukaldean aritzea oso erakargarria gerta daiteke haientzat, gauza berria delako, jolasgarria eta osasungarria aldi berean. 
Haurrek lagunduta prestatuz gero plateren bat, gogo eta interes berezia agertzen dute azken emaitza ikusteko eta dastatzeko. Bide hori oso erabilgarria da askorik gustatzen ez zaizkien jakietara zaletzeko (arraina, fruta, berdura). 
Haurren hazkundea eta garapena bide egokitik joan dadin, modu osasungarrian eta orekatuan jaten ikasi behar dute, eta hori erakustea, lehenik eta behin, familiaren ardura da eta gero eskolarena. Eta zeregin hori behar bezala gauzatzeko, sineste sendoa eduki behar da horretan, irudimena erabili behar da, eta pazientzia eta maitasun ugari ere bai. Horregatik, haurrari txiki-txikitatik erakusten badiogu zeinen garrantzitsua den denetarik jatea, eta mezu onekin saritzen badugu jokabide egokia hartzen duen bakoitzean (“zenbat handituko zaren!”, “asko gustatzen zaigu zu hola jaten ikustea”…), errazagoa izango da ongi jan dezan. 
Besteengandik ikasita gureganatzen ditugu sukaldean aritzeko eta dieta osasungarria egiteko gogoa eta zaletasuna; horrexegatik komeni da haurrak ere txikitatik has daitezen jakiak prestatzen. 
Eskolan sukaldean haritzeko jarduera erraza izaten da frutekin hastea, ez baitute behar izaten egosaldi zailik, eta eskuekin erraz erabiltzen dira. Aukera ona izaten da haurrei ikusarazteko, fruta urte guztian eskura daukagun arren, fruta bakoitza urte sasoi bati dagokiola, eta orduan izaten duela zapore gehien eta orduan elikatzen duela gehien. Era horretan, fruta-dendan marrubiak ikusten dituztenean, jakingo dute udaberria datorrela, gereziek uda iragartzen dutela eta mandarinekin batera negua helduko dela. 
Udaberrian gaudenez, eta kontuan izan da hainbat fruta berri ditugula; koloretsuak eta usainez beteak, frutak lantzea aproposa dela iruditzen zait. Horrenbestez, oraingo honetan, haurrekin egin daiteken fruten errezeta erraz bat luzatzen dut.

Jarduera:  "Fruten brotxeta"

Helburuak:
- Motrizitate fina garatzea 
- Dastamen zentzumena garatzea (zapore ugari eskuratu)
- Elikagaia osasuntsuekin jarrera egokia sustatzea  
- Elikadurako oinarrizko beharrak modu autonomoagoan lantzea
- Taldean lan egiteko gaitasuna sustatzea
Ebaluazioa:
- Ea motrizitate fina garatu duten
- Ea dastamen zentzumena garatu duten
- Ea elikagai osasuntsuekiko jarrera egokia adierazten duten
 - Ea elikadurako oinarrizko beharrak modu autonomoagoan egiten duten
- Ea talde lanean aritzen diren
Hortaz, brotxeta nola egiten den azalduko dizuet:
OSAGAIAK:
-Kiwia
-Marrubia
-Sagarrak
-Madariak
-Mandarinak
-Platanoak

NOLA EGIN:
-Frutak zuritu
- Frutak zatitu
-Frutak garbitu
-Frutak makiltxoan sartu

* Oharra: Errezeta kartulina batean jarriko nuke (letra larriz eta dagokion irudia alboan duela) eta honetaz baliatuko nintzake prozedura azaltzerako orduan. Hizkuntza idatzira hurbiltzen hasteko.


2012-04-26

GOAZEN TWISTERREAN JOLASTERA !!


Twister jolasa Haur Hezkuntzako gelan erabil daiteken baliabidea da. Hala ere, haurren adina kontuan izanik, jolasa pixka bat eraldatu beharra dago, haurrek burutu eta aldi berean gozatu dezaten. Jarraian, bi adin tarte desberdinetara moldatutako Twisterrak ikusiko ditugu.

Bideo honetan, 3-4 urteko haurrekin landu daitekeen Twister jolasaren eraldaketa bat ikusi dezakegu. Antolamenduari dagokionez: ikasgelan aurrera eraman ahal izateko, oihal handiago bat edo oihal txiki bi edo hiru beharko genituzke, ikasle kopuruaren arabera. ikasgelan ez baldin badago leku nahikorik, psikomotrizitate gelan edo jolastokian burutu daiteke.

Jolas honetan lantzen diren helburuak honako hauek dira (aldamenean nola ebaluatuko den bakoitza zehaztuko dut):

- Oinarrizko forma geometrikoak ezagutzea. (Ea oinarrizko forma geometrikoak ondo identifikatzen dituen)
- Koloreak ezagutzea. (Ea koloreak ondo identifikatzen dituen)
- Tamaina handia eta txikia kontzeptuak ezagutzea. (Ea tamaina handiko eta txikiko irudiak ondo identifikatzen dituen)
- Gorputz eskema ezagutzea. (Ea adierazitako gorputz atalak ondo identifikatzen dituen)
- Bizikidetza sustatzea. (Ea kideekin jarrera baikorra duen)
- Dibertitzea. (Ea ondo pasatzen duen)

Jardueraren garapena:

Lehendabizi irudien hiru aldagaiak (forma, kolore eta tamaina) banan banan lantzen dira, ondoren bi aldagai konbinatzen dira eta azkenik hirurak. Irakasleak aldagaiak edo hauen konbinazioak esatean, haurrek identifikatu beharko dituzte.

Aurrekoa ondo garatu ondoren, irakasleak irudiak gorputz atal batekin ukitzeko eskatuko die haurrei. Azkenik, nahi duten ikasleek, txandaka, adieraziko dute ukitu beharreko irudiak.

Materiala: ohiala/k eta oinarrizko forma geometrikoen irudiak, tamaina eta kolore desberdinetakoak.

Hemengo bideoan aldiz, Twisterraren beste adaptazio bat azaltzen zaigu, 5 urteko haurrekin erabil daitekeena. Jolas hau garatzearen aldera emaniko pausuak azaltzen dira 8 azpi jarduera zehatz aipatuz:
1- Koloreak identifikatu eta aurkitu; 2- Formak identifikatu eta aurkitu. Hurrengo sei pausuak aurrekoa barneratzeko jarduerak dira, baina eskuak eta oinak sartzen dira eszenan, hauekin estali behar baitituzte kolore eta forma desberdineko irudiak. 7. pausuak kolore eta formak konbinatzen ditu: lehendabizi kolore erruletarekin kolore bat zehaztu, eta ondoren forma zehazten da. Hau da, tokaturiko kolore eta formako irudia aurkitu behar dute.

Hala ere, azken adibide honetako Twister jarduera hobeto aprobetxatzearen aldera, lateralitatea lantzea ez ezik, ezker-eskuin kontzeptuak jorratzen hasiko nintzateke. Era horretan, oin eta eskuak izendatzean, eskumakoak ala ezkerrekoak erabili behar diren zehaztuko nuke.

Bestalde, hitzezko erruletaren gainean, irakaslearen presentzia derrigorrezkoa bihurtuko litzateke irakurketa lanak egiteko. Beraz, haurrek autonomoki jolasteko aukera izatea buruan dudalarik, irudien (forma geometrikoak, eskuak, oinak, ukondoa, belauna …) marrazkiak jarriko nituzke hitzen alboan.

Lortu nahi diren helburuak:

- Oinarrizko forma geometrikoak ezagutzea. (* Ikasle taldea honetan abila bada, beste forma geometrikoren bat gehitu genezake. Oraingo honetan, errektangelua ezagutzen hasi dira).
- Koloreak ezagutzea.
- Lateralitatea lantzea.
- Ezker-eskuin kontzeptuan barneratzen hastea.
- Bizikidetza sustatzea.
- Dibertitzea.

Jardueraren garapena:

Bideoko azalpenaren tankerara hasiko da jolasa. Irakasleak maneiatuko ditu sinbolozko edo hitzezko erruleta, eta kolore erruleta. Behin jolasa ulertu eta ezagutzen dutenean, haurrek erruletei emateko aukera izango dute nahi izan ezkero, irakasleak soilik behatzaile lana hartuko duelarik.

Antolamenduari dagokionez, aurreko adibideko jarraibideak balizkoak izaten segitzen dute.

Jarduera burutzeko behar diren materialak: ohiala/k; oinarrizko forma geometrikoen irudiak, tamaina eta kolore desberdinetakoak; kolorezko erruleta; sinbolozko erruleta; hitzezko erruleta.

Ebaluaketa helburuei estuki loturik dagoen prozesua da. Hau da, ebaluazioa planteaturiko helburuak lortu diren edo ez direnaren informazioa lortzea, laburtzea eta interpretatzea ahalbidetzen digun prozesua da.

Beti ere, jolasa aberasteko, kolore berri bat sartu genezake edota kolore guztiak berriekin ordezkatu.

Bestalde, eta amaitzeko, baliabide hau beste gaitasun edota hizkuntza desberdinen garapena lortzeko eraldatu daiteke:

- Oinarrizko formen irudiak jarri ordez, beste irudi batzuk ipini: ukondoa, masaila, belarria, ipurdia, behatzak (oin puntetan egoteko)… Honekin gorputz-hizkuntza landuko dugu: gorputz-eskema ezagutu, oreka landu… Edota fruta desberdinak, animaliak, etab.
*Nafarroako Hezkuntza Zentroetan gorputz hizkuntza lantzeko jolas modura sailkatzen eta erabiltzen dute.

- Atzerriko hizkuntzara hurbiltzen: irakasleak koloreak ingeleraz esatea, haurrak lehen kontaktua izateko helburuz, edo jadanik hastapenak eginak badaude, barneratzeko asmoz. Bigarren honetan, haurrak ere ingelerazko hitzak erabil ditzan bultzatuko da.

2012-04-23

KONSTRUKTIBISMOA : Nola ikasten dute ikasleek?

 

Gaitasuna

GAITASUNA: Lurzoru lau sikuan, lau gurpildun patinak erabiliz patinatzea, ondo pasatzeko asmoarekin.
Materiala: 4 gurpildun patinak.
Ekintza: patinatzea.
Testuingurua: lurzoru lau sikuan.
Helburua: ondo pasatzea.
 
ADIERAZLEAK:
Oreka:
Ondo:
Biratzean mugimendu jarraitua egiten du.
Bizkarra zuzen eta hankak paralelo jartzen ditu.
Erdi purdi:
Urduritasun pixka bat ikusten da, mugimendua ez da naturala, behartua baizik. Halere, birak eta lekualdaketak egin ditzake jausi barik.
Kulunkatzen da: eskuen beharra oreka berreskuratzeko.
Gaizki:
Biratzean urduritasunez mugitzen da, gorputza zurrun mantenduz eta ondorioz, jausiz.
Koordinazioa:
Ondo:
Hanka bat bestearen aurrean jarriz doa aurrera.
Biratzeko orduan: hanka batekin indar gehiago egiten du eta gorputza erabiltzen du biratzen laguntzeko.
Erdi purdi:
Batzuetan, hanka biak txandaka aurreratzen ditu; beste batzuetan bakarra aurreratu eta bestea bakarrik parera eramaten du.
Biratzeko: hanka egokia erabiltzen du biratzeko, baina gorputza ez da erlaxatzen.
Txarto:
Hanka bakarra aurreratzen du eta bestea bere parera eraman,  inolako inpultsorik eman gabe.
Biratzeko: okerreko hankarekin egiten du indarra eta beraz, beste aldera biratzen du. Gorputza zurrun mantentzen du, ondorioz ezin du ondo biratu eta jausi egiten da.
Abiadura kontrola:
Ondo:
Azkar zein mantso dabilenean oreka mantentzen du, eta baita abiadura batetik bestera pasatzerakoan.
Frenoa ziurtasunez zapaldzendu, behar den indarraz nahi den momentuan frenatzeko.
Erdi purdi:
Azkar nahiz mantso ibili daiteke, baina zailtasunak ditu abiadura aldaketak gauzatzeko. Hortaz, frenatzeko zailtasunak ere baditu.
Txarto:
Ez du abiadura aldaketan oreka eta koordinazioa kontrolatzen, ondorioz, jausi egiten da.
Frenoa ziurtasun barik zapaltzen du. Beraz, indar gutxiz zapaltzen du, nahi den unean frenatu ezinik eta hormaren kontra joaz.
Jarrera:
Ondo:
Erlaxaturik dago, lasai eta dibertitzen.
Besteenganako errespetua erakusten du: horretarako egokia den lekuan dabil (patinak zainduz) eta inor molestatu barik.
Erdi purdi:
Dibertitzen da, baina ekintza kontrolpean ez duenez, urduri samar dago.
Zailtasunez eta urduri dabilenez, haserrealdiak izan ditzake gainontzeko kideekin.
Txarto:
Urduri dago, ziurtasun eza du eta ondorioz, jausteko beldurrez dabil.
Errespetu eza: leku desegokian dabil, lurzoru koskadunean (materiala, patinak, apurtu daitezke); jendea zapaltzen eta bultzatzen du.

2012-04-15

Hizkuntza: komunikazioaren unibertsoa.

Cualquiera que haya observado de cerca el proceso de aprendizaje de la lengua por parte de una criatura, no habrá podido sino sentirse sorprendido por la originalidad, la rapidez y el ingenio que demuestran los pequeños al hacerse con algo tan complejo como es la lengua.

(Uri Ruiz Bikandi, 2002)


Hizkuntza, komunikaziorako gaitasuna den neurrian, hizkuntza erabiltzeko trebetasuna da, hau da, kontzeptuak, sentimenduak, mintzamena, solas egitea, gertakariak eta iritziak ahozko diskurtsoen bidez adierazi eta interpretatzekoa eta gizarte- zein kultura-ingurune guztietan linguistikoki elkarreragiteko gaitasuna eskaintzen diguna. .

Hizkuntzaren irakaskuntzan, oinarrizko tresna den neurrian tresna eta aztergaia bera izango da. Baina hizkuntza komunikaziorako gaitasun moduan (ingelesa hizkuntza oinarri hartuko dugu) landu nahi izateak beste aztergai eremuetan sakondu beharra azaleratuko liguke. Hari beretik, egokia zaigu ildo honetatik 1991-1992 ikasturtean Ikastolen Elkarteak ingelesaren irakaskuntza goiztiarra abian jarri zuen “Eleanitz-Ingelesa” proiektuaren bidez, honen ondorioz, elebitasunaren planteamendutik eleaniztasun goiztiarrera murgilduz. Aipatu egitasmoak hainbat ekarpen interesgarri proposatzen badizkigu ere, guk bi ildo nagusi azpimarratu nahi genituzke:

1-hizkuntzen irakaskuntza goiztiarraren mitoarekin apurtzen da, batez ere eskola tradizionalak zabaldu izan duen mezu negatiboa hizkuntzen irakaskuntzaren mamuen inguruan (txarra dela, haurrak ez direla gai…)

2-eskola tradizionalak arreta metodo eta gramatika zaharkituei ezarri dien bitartean, hezkuntzaren munduak frogatu du (eta Ikastolen Elkartea aitzindaria izan da eremu honetan), hizkuntzen irakaskuntzarako, gramatikaren balioa baino beste elementu askoz ere erakargarriago batzuk kontuan hartu behar direla eta ikaskuntza esanguratsu eta kooperatiboaren diskurtsoaz baliatuz (ikasten dugu zentzua bilatzen diogun neurrian) berrikuntza eta sormena baliatuz, hizkuntzen irakaskuntzarako metodologia berritzaileak abian jarri dira. Gizabanakoon ikaskuntza ez baita mugatzen gramatika edo epe zehatz batera (ikuspegi zeharo memoristikoa), ikasketa norbanakoon bizitza osoa (Europa mailan tendentzia nagusia) aintzat hartuta antolatu behar da eta gizabanakook ikasten dugunari zentzua bilatzen diogun aldi berean ikasketa hori esanguratsua dela esango genuke. Ildo honetan, egokia zaigu Noam Chomsky hizkuntzalari eta filosofo amerikarrak egindako ekarpenak :

“…al nacer venimos predeterminados para aprender el lenguaje natural, cualquiera que éste sea, pues según él, disponemos de un mecanismo mental genéticamente transmitido que nos permite hacernos rápidamente con la lengua -las lenguas- de nuestro entorno inmediato. Ese hipotético mecanismo, el LAD (Language Acquisition Device), dispondría de los datos necesarios para distinguir el habla de otros sonidos del ambiente, y vendría dotado de las reglas básicas -la gramática universal o GU-, que permitirían a la cría humana descubrir las pautas que organizan la lengua natural que escucha, los mecanismos fonológicos y sintácticos con los que está construida. Según Chomsky, prueba de la existencia de ese LAD es que, con muy pocos datos, el niño se manifiesta creativo, capaz pronto de construir frases que nunca ha oído con anterioridad…” (Bikandi Ruiz, Uri (2002) Aula de Infantil aldizkaritik)

2012-04-06

Animalien txokoa

Ikasgelako metodologiak, hau da, metodologia aukerak, hezitzaileak ezartzen dituen helburuak lortzeko erabiltzen dituen tresna eta bitartekoak dira.
Oraingo honetan txokoen metodologian jarriko dugu begirada. Dakigunez txokoen teknika, jolas sinbolikoaren kontzeptuan oinarritzen da eta 2 urtetik aurrerako geletan lantzen da. Teknika honen bidez jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horietan, haurren adinari dagozkion interesen araberako materialak biltzen dira.
Adibidez, ikasgelan animalien txoko bat antolatzea oso interesgarria dela iruditzen zait. Izan ere, txoko horietan animaliak manipulatu eta animalien tamaina, usaina, kolorea, eta abarrekin esperimentatzeko aukera dute. Horrez gain, ingurugiroa eta ingurugiroari buruzko arazoak egunero egunero azaltzen diren gaiak dira eta horrenbeztez, haurrak ere ohituta daude gai horiez hitz egiten aditzera. Hori dela eta nire aburuz, gai horiek haur hezkuntzan bertan hasi behar dira lantzen; ingurugiro hezkuntzan sakontzeko landu behar diren edukiek kontzeptu zuzenak izan behar baitute adin txikienetatik hasita.
Jarraian, animalien txoko honetan landu daitezken helburuak aipatuko ditut:
- Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoagoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-gaitasuna areagotzeko.
- Elementuen eta bildumen tasunak iedentifikatzea eta taldekatze-, sailkatze-, ordenatze- eta kuantifikatze-harremanak ezartze pentsamendu logiko-matematikoa garatzeko eta horren adierazpideak ikasten hasteko.
- Naturako animaliak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua gartzeko.
- Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.
- Hizkuntza horiez guztiez jabetzea pizkanaka, beharrak, lehentasunak, sentimenduak, esperientziak eta errealitatearen errepresentazioak adierazteko.
* Helburu hauei dagokienez, aipatzekoa da helburuak 12/2009 DEKRETU-tik hartu ditudala, eta badakit gehiegizkoak izan daitezkeela, baina txokoan egin daitezkeen jardueren bidez (jarraian aipatuko ditut), ahal den neurrian, helburu horietara iristen saiatuko nintzake.
Animalien txoko honetan honako jarduera hauek egitea proposatuko nuke besteak beste (2 urteko haurrentzat):

1. ANIMALIEN HORMA IRUDIA

  • Materiala: belkroa, kartulinak, animalien irudiak edo aldizkariak eta guraizeak
  • Helburuak:
    - Animaliak aztertzen eta ezagutzen hastea.
    -Animalien irudien sailkapenak egitea, pentsamendu logiko-matematikoa garatzekoa eta honen adierapenak ikasten hasteko.
  • Azalpena: Irakasleak aldez aurretik 2 horma irudi prestatuko ditu kartoi mehearekin, batean oihana irudikatuz eta bestean baserria, haurrek sailkapenak egiteko Alde batetik oihaneko animaliak jartzeko eta bestetik, baserriko animalientzako. Materiala prestatu ostean, haur guztiek irakaslearen laguntzaz animalien sailkapen bat egingo dute, anaimalien irudia bakoitza dagokien kartoi mehean itsatsiz belkroarekin. Horrela, haur bakoitzak beste momentu baten sailkapen hau egin ahal dezan.
  • Ebaluazioa:
    - Ea animaliekin sailkapenak egiten hasi den.
    - Ea identifikatzen hasi den ohianeko eta baserriko zenbait animalia.
  • Oharra: Aldez aurretik ohar bat bidaliko zaie gurasoei esanez, etxean dituzten animaliei buruzko aldizkariak eta irudiak ekartzeko eskatuz. Horrela eskola eta familien arteko elkarlana sustatuz.

2. GURE DORTOKA ZAINTZEN

  • Materiala: Dortoka, ura, dortokaren janaria, kaiola garbitzeko trapua, 2 kaiola, kartoi mehea.
  • Helburuak:
    - Dordoka ezagutzea eta errespetatzen hastea.
    - Ohiko jarduerak (ardurak) modu autonomoagoan egiten hastea.
  • Azalpena: Jarduera hau dortokaren zainketan oinarrituko da, non, jarduera hau egunero egingo dute eskolara heltzean. Aste bakoitzeko, 4 haurren ardurapena egongo da dortoka hori. Bi haurrek, dortoka bere kaiolatik atera eta beste kaiola txiki batera pasatuko dute, eta horrela kaiola garbitu eta ura aldatuko diote. Beste bi haurrek berriz, kaiola ingurua garbituko dute, kanpo aldea (mahaia). Azkenik 4 haurrek dortokari jaten emango diote. Haur bakoitzak jakiteko dortokaren zainketaz noiz arduratu behar duen eta zer egitea egokitzen zaion, ikasgelako horman kartoi mehe batean zerrenda bat egongo da haur guztien izenekin eta ekintza bakoitza egitea noiz tokatzen zaien jarriz.
  • Ebaluazioa: Ebaluazioa behaketaren bidez egingo da, hurrengoa kontutan izango delarik:
    - Ea dortoka ezagutu eta errespetatzen duten.
    -Ea ohiko jarduerak era autonomoagoan egiten dituzten.

3. ANIMALIEN KARETAK

  • Materiala: Animalien maskara ezberdinak, pintzelak, tenperak, margoak, errotulagailuak, testura ezberdinetako papera, guraizeak, kola eta goma.
  • Helburuak:
    - Animalien aurpegiak ezagutzen eta identifikatzen hastea
    - Mintzaira lantzea eta animalien onomatopeiak barneratzea
    - Haurrek beraien sormena garatzea
    - Motrizitate xehea lantzen joatea
    - Plastikako adierazpeneko jardueretan parte hartzea
  • Azalpena: Irakasleak, aurretiaz mahai gainean jarriko ditu aipatu ditudan material guztiak, besteak beste maskara ezberdinak (astoa, txakurra, katua, oilarra), pintzelak... Haur bakoitzak, bere nahien arabera aukeratuko du animalien maskara bat eta bere gustuen arabera utziko diegu maskara hori apaintzen. Amaitzen dutenean, irakasleak haur bakoitzaren maskarari goma jarriko dio. Maskar guztiak bukatuta daudenean, (astoak ah, ah, ah) abestia abestu eta dantzatuko dute guztiek batera.
  • Ebaluazioa: Ebaluazioa, behaketaren bidez egingo da, hurrengo puntuak kontutan hartuz:
    - Ea animalia hauen aurpegiak ezagutzen eta identifikatzen dituzten.
    - Ea parte hartzen hasten den, musikako-adierazpeneko jardueretan.
    - Ea sormena lantzen hasten diren.
    - Ea onomatopeiak barneratu dituzten.

2012-04-03

Zientzialari txikiak gara!


 

"Zer da hau? Nolakoa da? Zergatik da horrelakoa?" Haurren etengabeko galderak ditugu hauek; izan ere, euren jakin-mina oso zabala da. Horrela, inguruko errealitatea esploratuz eta ulertuz doaz, apurka-apurka jakintzak gehituz. Horretan oinarrituz, zientziaren munduan murgiltzeko proposamena ekarri dut oraingoan.

Hemen dakarkizuedan web horrialde honetan haurrekin egiteko esperimentuak azaltzen zaizkigu. Esperimentuak adin ezberdinen arabera sailkatuta daude, 3urtetik Lehen Hezkuntzako 6.maila arte lantzekoak. Guri, oroz gain, lehendabiziko zutabekoak interesatzen zaizkigu, hau da, Haur hezkuntzari dagozkionak. Helburu nagusia ingurunea modu aktiboan ezagutzea izan arren, bestelako eduki batzuk ere jorratzen dira; esate baterako, arte hizkuntza (pasta de dents), eta baita ahozkoa ere. Gainera, oso dibertigarriak suerta daitezke, haur zein helduentzat.


Hortaz, esperientzia aberasgarri hauetan parte hartzera animatzen zaituztet!!!

(Oharra: nahiz eta katalanez egon, erraz ulertu daiteke. Behar izanez gero, hemen itzultzaile bat duzue.)