Gaur egungo hezkuntza (eskola) behar bereziak dituzten haurrei laguntza emateko prestatua dagoela esan daiteke. Haur autistek, gorrek, itsuek, adimen urrikoek...laguntza gelak eta programa bereziak dituzte beraien garapenean aurrera egiteko. Baina zer gertatzen da adimen (gaitasun) handiko haurrekin? Beren kideak baino azkarragoak diren haurrek ere behar bereziak dituzte eta horiei berriz, erantzuten al zaie?
Zientzialarien arabera, populazioaren % 2tik-5ra gaitasun handikoa da, baina haietatik % 1-a baina gutxiago detektatzen dira. Zergatik da hain zaila gaitasun handiko pertsona bat detektatzea?
Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sisteman gaitasun handiko haurrek eta gazteek gaur egun oraindik ere sufritzen duten arreta eza erabatekoa dela eta, Alcagi (Gipuzkua), Aupatuz (Bizkaia eta Araba) eta Fanjac-Euskadi (Gipuzkoa) elkarteek Gaitasun handiko haurren eta gazteen laguntzarako Plataforma osatu dute. Elkarte hauen inguruan interesatuta izanez gero, Euskadiko gaitasun handiko haur eta gazteen elkarte hauek EAEko Hezkuntza Sailari zuzendutako aldarrikapen (2011 maiatza, dekalogoa) dokumentu hau luzatzen dut interesgarria delakoan.
Jarraian, irrati saio honetan adimen handiko ikasleak eskolan duten beharra behar bezala asetzeko eskatzera datoz ikasle hauen gurasoak biltzen dituzten 3 elkartetako kideak, besteak beste; Idoia Revilla, Aupatuz elkarteko kidea; Jackelin Barker, Fanjac elkarteko kidea eta Jose Manuel Crespo, Alcagi elkarteko kidea.
Honako ideia hauek jorratzen dira, besteak beste elkarrizketa horretan:
- Seme edo alabak ikasteko gaitasun handia badu eta hau ez bada behar bezala bideratzen arazoa sor liteke, tartean ikasketetan porrota.
- Eskola gaur egun, teorian inklusiboa izan behar du, aniztasuna kontuan hartuta. Izan ere, haur guztiak ezberdina dira eta bakoitzak bere beharrak ditu. Teorian eskolak hori erantzuteko moduan egon beharko luke? Ez da horrela gertatzen... eskola gehiengo batentzat egina dago, beraz haur hauek ondo moldatzeko arazoa dute.
- Egin behar den bidea, legeak (2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa. 76. artikulua: hezkuntza-administrazioek adimen-gaitasun handiak dituzten ikasleak identifikatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu eta ikasle horien premiak garaiz balioetsi beharko dituzte. Halaber, premia horietara egokitutako jardun-planak landu beharko dituzte.) esaten duena betetzea da (legea hor dago baina ez da praktikan jartzen) aniztasuna kontuan hartu dadin.
- Irakasleak behar bezela trebatuta....Badaude moduak hori detektatzeko eta bakoitzari behar den heinean lagutzeko, baina onartu egin behar da haur horiek existitzen direla.
- Liburu bat argitaratu dute "Gaitasun handiko haurrak ikasgelan" deiturikoa. Bertan, haur hauei buruzko oinarrizko informazioa aipatzen delarik.
