Argazki honek, woldorf-en pedagogiari buruz hitz egitera eramaten gaitu. Haur bakoitza pertsona bakar gisa hartu; elkarrekiko konfiantza harremana sortu harekin; haren gaitasunak eta potentzialitateak ikusten, hedatzen eta goresten utzi; hori da eskolaren zeregina. Halaxe, ikusten du, behintzat, Waldorf Eskolen Nazioarteko Mugimenduak, eta horrela UNESCOk hezkuntza arloan egiten duen lanari eta hausnarketari lotzen zaio.Jarrain, Waldorf eskolaren ezaugarriak azalduko ditugu:
-Askatasunan oinarrizko baldintza da bizitza kultural sortzailea eduki nahi bada. Waldorf eskolak "eskola libreak" bezala izendatzen dira, beraien egiteko nagusia haurrak askatasunean heztea delako.
-Naturarekiko harremanak izugarrizko garrantzia du. Urtaroen ezaugarriak gertutik bizitzen dituzte.
-Haurraren erritmoa errespetatzen da. Haurrak bizitzako beharrei erantzuteko, haren erritmo eta garapen naturala errespetatzen duen pedagogian oinarritzen dira.
-Haurra da ekintza eta une guztien erdigune. Haurraren heziketak helburu bat du: haren garapen korporalean, psikologikoa eta kognitiboan laguntzea eta horrela autonomoa, eta bere inguruan sormenaz ekiteko gai izan dadin. (Haurra da uneoro zentrua).
-Ikasgaiak eta lan metodologia. Ez zaie ikasgai konkretuei soilik ematen garrantzia, bazik eta irakaskuntzako arlo anitzetan gartzen diren trebezien ekintza bateratuari. Waldorf programaren asmoa da ezagutza intelektualak eta etengabeko praktika artistiko eta artisauen artean oreka lortzea. Helburua: hiru indarrak (pentsamendua, sentimenduak eta gogoa) orekatzea.
-Programa haurraren garapenaren arabera egiten da.
-Ordutegia. Waldorf eskolan (LH), eguneroko zereginak organikoki egituratzen dira eta eskola jarduna egunaren erritmo naturala jarraituz antolatzen da. Haurrak lan intelektualak goizetan erraztasun gehiagorekin egiten dutela kontuan izan da; jakitea, ulertzea, pentsatzea eta prestatzea eskatzen duten edukiekin hasten da eskolako zeregina.
Goizero, ikaslea irakaslearen atzetik sartzen da gelara. Ikasleak gelara sartzean, irakasleak banan-banan ematen die eskua beraien izena aipatuz. Jarraiean, joko erritmikoak egin, abestu...egiten dute. Ondoren, ikasle bakoitzak poema (irakasleak haur bakoitzari egindakoa)errezitatzen du, bera jaio zen asteko egunean. Hiru edo lau astetan arlo bera irakasten da lehenengo bi orduetan.
Jarraian, txandaka, errepikapen erritmikoa eskatzen duten espezialitateak lantzen dira: atzerriko hizkuntzak, gorputz heziketa, musika...
Goizaren bukaera aldera edo arratsaldean eskulanak, lorezaintza eta esperimentu zientifikoak egiten dituzte. Hau amaitu ostean, ezaugarri artistiko-praktikoa duten zereginetara pasatzen dira.
-Ikasgaiak prozesuak biziz irakasten dira, naturaren legeak ikusiz eta munduarekiko, bizidunekiko eta gauzekiko interesa piztuz.
-Ikasleak beraien testu liburuak egiten dituzte.
-Ez da notarik existitzen. Haurrak ez dira azterketekin eta errendimendu eskakizunekin presionatzen. Indibidualtasunean oinarrituatako garapen kooperatiboa bultzatzen dute.
Agian, oker ibiliko naiz; baina itxura guztien arabera hau aurretik egindako lana da, ez honetarako propio landutakoa. Horrela dela uste dudanez, bide horretatik iruzkina:
ResponderEliminara) Lana egin behar duzu, copy-pastari horrek, hortixerik ikasteko. Egiten duguna da gure ikaskuntzen oinarria, "copy-paste" egiten duzu, horixe ikasten duzu.
b) Waldorf pedagogiaz berezko interesik izanez gero, begiratu zer egiten den Euskal Herriko eskoletan, non dauden, berezitasunik duten, Waldorf pedagogian nola ikas dezakezun edota nola forma zaitezkeen horretan Euskal Herrian edo hemendik kanpo, zelako eragina dakarkion curriculumari Waldorf pedagogiak edota nolakoa izan behar lukeen curriculumaren diseinua vascongadetako curriculumean oinarritu behar duzula jakinda...
c) Lagun bakarrak egindako lana, lagun bakarrak izenpetu behar du. Idatzi izana ez dut hartzen lantzat, hori beste testuinguru baterako sortutakoa dela uste baitut; beraz, lana litzateke aukeratu txertatzeko argazkia aukeratu eta sarrera hori idaztea eta "copy-paste" egitea.