2012-03-18
Eskola, herri eta auzo txikiak bizirik!
Web-gune honetan ikusi daitekeenez, eskola txikiek urteak daramatzate herri txikietako eta landa eremuetako geroaren alde egiten. Izenak dioen bezala, herri zein auzune txikietan aurkitu ditzakegun eskolak dira, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza osoa emateko 6 unitate (gela) baino gutxiago dituztenak. Bertan adin ezberdinetako umeak batzen dira gela berean, elkarreragina eta kooperazioa sustatuz. Hala, elkarlanean jardunez, eskola txiki bakoitzak komunitate txiki bat osatzen du. Aipatzekoa da testuinguruarekin duten harremana; izan ere, landa eremuetan egonik, harreman zuzena izan ohi dute naturarekin eta baserri giroarekin. Bestalde, eskolaz gaineko ekimenak ere antolatzen dituzte ikasle eta gurasoekin, hala nola, urtero ospatzen den festa. Gipuzkoako eskola txikien web-gunean jardunaldi ezberdinen inguruko informazioa aurkitzeaz gain, eskola txikien sarea osatzen duten eskolak ere ezagutu ahalko dituzu, besteak beste. Gainera, euren Dokutekan eta Mediatekan irakasle lanerako interesgarriak suertatu ahal diren zenbait baliabide daude.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Oso gauza interesgarriak aurki ditzakezu eskola horietan; aukera bazenu, inoiz joan Antzuolakora (akaso, praktika batzuk be egin deikezuz hor).
ResponderEliminarBestela, hurrengo sarreran ahalegindu ikasgaiarekin ageriago lot dezakezun zerbait aurkitzen.