Páginas

2012-03-05

Buda explotó por verguenza

Martxoaren 8a iristear da, eta honekin batera Emakumeen Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, oraigo honetan emakumeek zenbait lekutan jasaten duten egoera latzaren berri eman nahi izan dut. Bereziki interesgarria iruditu zaidan film honek "Buda explotó por vergüenza" du izena eta eskolara joan nahi duen neskatila afganiar baten istorioa azaltzen digu. Bere auzokide den mutikoak bezala, irakurtzen ikasi nahi du, zenbatzen, beste haurrekin batera abestiak kantatzen. Baina, testuinguruak ez du laguntzen; izan ere, emakumeek eskolan ikasteko oso aukera gutxi dituzten gizartean bizi da. Pasa den egunean, eskolak zituen funtzio ezberdinez eta honen derrigortasunaren inguruan aritu ginen klasean. Hala, eskola nahitaezkoa izateaz gain, unibrtsala eta debaldekoa dela ere ikusi genuen. Aitzitik, errealitatea bestelakoa da munduko zenbait txokotan.Izan ere, genero ezberdintasuna dela eta, milaka emakumek ez dute hezkuntza formala jasotzeko aukerarik.

1 comentario:

  1. Gaiaren inguruan egingo dut iruzkina honetan, nire idiologiaz aparte, hurruneko gauzak ulertzeko orduan etnozentrismoaren beldurrez.
    Pelikula horretan neskatilak mutilekin joan nahi du eskolara, baina Afganistanen dago eta zuzendari iraniarra du; Afganistan, aparte utzita, andrazkoen borrokak Islamen nolako formak hartzen dituen jakin nahi nuke; Egipton oraintsu izandako hauteskundeetan aukeratu diren diputatu andrezkoek edota alboko Irangoek guztiz bestelako ikuspegia dute
    Begira
    Kontua da pelikula hori frantziar diruz ordainduta dagoela (Frantzia, euren derrigorrezko eskolan andrazkoei ilea ezkutzatzea debekatu diena, derrigorrezko eskolan euren fede eta moralen kontra joatera bultzatzen dituena)
    Deabruaren abokatuarena egiten ere banabil, badakit; baina horiek ere pentsatu behar direla uste dut.

    ResponderEliminar