Páginas

2012-02-24

Let´s play English!!

Web honetan ingeles hizkuntza ikasteko interesgarriak izan daitezkeen balibideak aurki ditzazkegu. Bertan, adin tarte ezberdinei zuzendua izateaz gain, "topic"ezberdinen inguruan lan egiteko aukera aparta jasotzen du, izan ere, jolasen bitartez, entzumena landuaz eta idazkeran trebatuaz arituko baita haurra. Hizkuntza, haurren gertuko errealitateari egokitu beharko zaio eta honela gertutasuna sentitzearekin batera praktikan jartzeko erraztasuna izango du.
Irakasleei dagokigunez, atal berezi bat aurkituko dugu (teachers) sarrerako orrialdeko eskuin aldean. Bertan, lehenik haurren adin tartea zehaztu eta maila aukeratzeko aukera izango dugu. Ondoren, gai ezberdinak zerrendatuko zaizkigu, hala nola, animaliak, kirola, artea...eta honen arabera jarduera ezberdinetan lan egiteko aukera izango dugu haurrekin ( abestiak abestu, jolasak, bideoak ikusi, beste haurren elkarrizketak entzun, munduko beste haurrekin hitzegiteko aukera aparta...)

2012-02-23

JOLAS HEURISTIKOA

HIKHASI75_JOLAS HEURISTIKOA

Dokumentu hau jolas heuristikoei buruzkoa da, zeintzuk pentsamentu, hizkuntza, erlazio pertsonal eta haurren ekintzak estrukturatzen laguntzen duten.
Jolas hau aurrera eramateko metodologia, materialen hautaketa, behaketen irizpideak eta sesio baten garapenaren adibidea azaltzen digu argazkien languntzaz.
1-2 urteko haurrekin burutzen da jolas hau, 20 minutuan zehar gutxi gora behera. Denbora haurren interesak mugatzen du. Umeak aspertzen hasten direnean, jolasa uzten da eta hurrengorako eskeiniko diren materialak aldatu beharko dira.
Amaitzeko, oso interesgarriak izan daitezkeen gurasoen iritziak agertzen dira.

2012-02-20

BIDEOA


Bideo honetan, Quino-k umorezko puntu batekin aurkezten digu aintzako eredu didaktiko tradizionala. Gaur egungo errealitatea desberdina bada ere, komenigarria da gogoratzea aintzinako ikaskuntza metodoa. Errealitatea ulertzen lagunduko zizkieten ekintzetatik urrun, ikasleak zentzurik gabeko jarduera mekanizatuak egitera behartuak zeuden.
Aurkeztu berri dugun blog honetan, ordea, ikaslearen formazio integrala lortzea helburu izango duen metodologiaren alde egingo dugu. Horretarako, sormena lantzea duen garrantziari eutsiko diogularik.

2012-02-16

Web-a

Web orrialde hau baliabide interresgarria dela iruditzen zait, izan ere, aplikazio informatiko ezberdinekin osatua dago eta hainbat aktibitate hezigarri egiteko aukera ematen du. Hori dela eta haurrek programa honen bitartez aktibitate interesgarriak egiten dituzte modu ludiko baten (teknologia erabiliz).

2012-02-14

Dokumentua :

Pensamiento Lateral
Hautatutako dokumentua oso interesgarria iruditu zaigu bertan azaldutakoak errealitatea beste ikuspegi batetik aztertzen duelako, ideia berriak landuz edota sortuz. Arazo baten aurrean ahalik eta konponbide gehien lortzen ditu; oso sortzailea da. Berrikuntzak egiterakoan edo zerbait berria prestatzearakoan ikuspegi desberdin eta berriak lantzera bultzatzen du, horrela betiko eredu egonkorretatik zerbait bestelakoa erdituz. Umeengan sormena, buru-azkartasuna, asmamena eta emoziozko adimena sustatzen du. Esparru honetan garatutako teknikek, irakaslearentzat tresna erabilgarri izan daitezkeen lanerako ereduak planteatzen ditu.

Zenbakiak Landuz

Argazki honekin, didaktikaren funtsa adierazi nahi izan dugu. Didaktika orohar, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren oinarria da, zer eta nola irakatsi izango delarik irakaskuntzaren ardatz nagusia.
Bertan, haurrak berarentzako ezezaguna den forma jakin batean (zazpi zenbakia), ezagun zaizkion elementuez (harria) beteko du. Beraz, ariketa honen helburua zenbakien mundura murgiltzea izango da eta ikaskuntza horretarako erabiliko den prozesu zehatz bat isladatzen da irudi honetan.