Haurrei asko gustatzen zaie helduak imitatzea. Horregatik, sukaldean aritzea oso erakargarria gerta daiteke haientzat, gauza berria delako, jolasgarria eta osasungarria aldi berean.
Haurrek lagunduta prestatuz gero plateren bat, gogo eta interes berezia agertzen dute azken emaitza ikusteko eta dastatzeko. Bide hori oso erabilgarria da askorik gustatzen ez zaizkien jakietara zaletzeko (arraina, fruta, berdura).
Haurren hazkundea eta garapena bide egokitik joan dadin, modu osasungarrian eta orekatuan jaten ikasi behar dute, eta hori erakustea, lehenik eta behin, familiaren ardura da eta gero eskolarena. Eta zeregin hori behar bezala gauzatzeko, sineste sendoa eduki behar da horretan, irudimena erabili behar da, eta pazientzia eta maitasun ugari ere bai. Horregatik, haurrari txiki-txikitatik erakusten badiogu zeinen garrantzitsua den denetarik jatea, eta mezu onekin saritzen badugu jokabide egokia hartzen duen bakoitzean (“zenbat handituko zaren!”, “asko gustatzen zaigu zu hola jaten ikustea”…), errazagoa izango da ongi jan dezan.
Besteengandik ikasita gureganatzen ditugu sukaldean aritzeko eta dieta osasungarria egiteko gogoa eta zaletasuna; horrexegatik komeni da haurrak ere txikitatik has daitezen jakiak prestatzen.
Eskolan sukaldean haritzeko jarduera erraza izaten da frutekin hastea, ez baitute behar izaten egosaldi zailik, eta eskuekin erraz erabiltzen dira. Aukera ona izaten da haurrei ikusarazteko, fruta urte guztian eskura daukagun arren, fruta bakoitza urte sasoi bati dagokiola, eta orduan izaten duela zapore gehien eta orduan elikatzen duela gehien. Era horretan, fruta-dendan marrubiak ikusten dituztenean, jakingo dute udaberria datorrela, gereziek uda iragartzen dutela eta mandarinekin batera negua helduko dela.
Udaberrian gaudenez, eta kontuan izan da hainbat fruta berri ditugula; koloretsuak eta usainez beteak, frutak lantzea aproposa dela iruditzen zait. Horrenbestez, oraingo honetan, haurrekin egin daiteken fruten errezeta erraz bat luzatzen dut.
Jarduera: "Fruten brotxeta"
Helburuak:
Helburuak:
- Motrizitate
fina garatzea
- Dastamen zentzumena garatzea (zapore ugari
eskuratu)
- Elikagaia osasuntsuekin jarrera egokia
sustatzea
- Elikadurako oinarrizko beharrak modu
autonomoagoan lantzea
- Taldean lan egiteko gaitasuna sustatzea
Ebaluazioa:
- Ea motrizitate fina garatu duten
- Ea dastamen zentzumena garatu duten
- Ea elikagai osasuntsuekiko jarrera egokia adierazten duten
- Ea elikadurako oinarrizko beharrak
modu autonomoagoan egiten duten
- Ea talde lanean aritzen diren
Hortaz, brotxeta nola egiten den
azalduko dizuet:
OSAGAIAK:
-Kiwia
-Marrubia
-Sagarrak
-Madariak
-Mandarinak
-Platanoak
NOLA EGIN:
-Frutak zuritu
- Frutak zatitu
-Frutak garbitu
-Frutak
makiltxoan sartu
* Oharra: Errezeta kartulina batean
jarriko nuke (letra larriz eta dagokion irudia alboan duela) eta honetaz
baliatuko nintzake prozedura azaltzerako orduan. Hizkuntza idatzira hurbiltzen hasteko.
