Pertsona ondo tratatzea eta berarengan atentzioa lortzea. Berarengatik interesa duela erakustea.
ADIERAZLEAK:
Gorputz adierazpena: keinuak (irribarre gozoa, begirada xamurra, mugimendu leunak…).
Komunikatzeko gaitasuna: Leunki hitz egin, belarrietara xuxurlatu, bien intereseko gaiez hitz egin, hitz egiteko tonua eta modua, atsegina izateko baliabideak erakutsi, baikorra izan, entzuten jakitea (galdera zehatzak eginez, buruarekin baieztatuz, …).
EBALUAZIOA:
Gaitasun honen adierazlerik nabarmenena komunikazioa da, berbala zein ez-berbala. Euskal Herrian gaitasun hau nekez atzeman daiteke; izan ere, bitartekoak behar ditugu hau aurrera eraman ahal izateko.
Berregin behar duzue egitura formalari gehiago begiratuta. Olatzena hartu duzuenez, esan berak puntu eta segidan ipini zuenak koma behar lukeela, horrek logikoago egingo luke "erakusteko" originala (helburua); zuek, berriz, "erakustea" egokitu duzue, gramatika ikuspegitik zuzenagoa bai, baina gaitasuna ebaluatzeko eta zehazteko orduan nahaste-eragilea. Ekintza bi dituzue eta helbururik ez.
ResponderEliminarAdierazleak: zerrendatu adierazleak eurak dauden-daudenean.
Ebaluazioa: adierazleak hartu eta esan zer den gaizki egitea (horrela eginda aukera guztiak galduta), zer den "tire" (ondoegi ez adierazle zehatz batean, baina besteek aukera eman diezaiokete) eta zer den itzel egitea.
Hori guztiori pentsatu behar da adierazlerik adierazle.
Ariketa honetan adierazle bakarrean zehatz idatzita nahikoa, baina zuek beste guztiak zelan pentsa behar liratekeen argi dakizuela.