Ikasgelako metodologiak, hau da, metodologia aukerak, hezitzaileak ezartzen dituen helburuak lortzeko erabiltzen dituen tresna eta bitartekoak dira.
Oraingo honetan txokoen metodologian jarriko dugu begirada. Dakigunez txokoen teknika, jolas sinbolikoaren kontzeptuan oinarritzen da eta 2 urtetik aurrerako geletan lantzen da. Teknika honen bidez jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horietan, haurren adinari dagozkion interesen araberako materialak biltzen dira.
Adibidez, ikasgelan animalien txoko bat antolatzea oso interesgarria dela iruditzen zait. Izan ere, txoko horietan animaliak manipulatu eta animalien tamaina, usaina, kolorea, eta abarrekin esperimentatzeko aukera dute. Horrez gain, ingurugiroa eta ingurugiroari buruzko arazoak egunero egunero azaltzen diren gaiak dira eta horrenbeztez, haurrak ere ohituta daude gai horiez hitz egiten aditzera. Hori dela eta nire aburuz, gai horiek haur hezkuntzan bertan hasi behar dira lantzen; ingurugiro hezkuntzan sakontzeko landu behar diren edukiek kontzeptu zuzenak izan behar baitute adin txikienetatik hasita.
Jarraian, animalien txoko honetan landu daitezken helburuak aipatuko ditut:
- Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoagoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-gaitasuna areagotzeko.
- Elementuen eta bildumen tasunak iedentifikatzea eta taldekatze-, sailkatze-, ordenatze- eta kuantifikatze-harremanak ezartze pentsamendu logiko-matematikoa garatzeko eta horren adierazpideak ikasten hasteko.
- Naturako animaliak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua gartzeko.
- Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.
- Hizkuntza horiez guztiez jabetzea pizkanaka, beharrak, lehentasunak, sentimenduak, esperientziak eta errealitatearen errepresentazioak adierazteko.
* Helburu hauei dagokienez, aipatzekoa da helburuak 12/2009 DEKRETU-tik hartu ditudala, eta badakit gehiegizkoak izan daitezkeela, baina txokoan egin daitezkeen jardueren bidez (jarraian aipatuko ditut), ahal den neurrian, helburu horietara iristen saiatuko nintzake.
Animalien txoko honetan honako jarduera hauek egitea proposatuko nuke besteak beste (2 urteko haurrentzat):
1. ANIMALIEN HORMA IRUDIA
- Materiala: belkroa, kartulinak, animalien irudiak edo aldizkariak eta guraizeak
- Helburuak:
- Animaliak aztertzen eta ezagutzen hastea.
-Animalien irudien sailkapenak egitea, pentsamendu logiko-matematikoa garatzekoa eta honen adierapenak ikasten hasteko. - Azalpena: Irakasleak aldez aurretik 2 horma irudi prestatuko ditu kartoi mehearekin, batean oihana irudikatuz eta bestean baserria, haurrek sailkapenak egiteko Alde batetik oihaneko animaliak jartzeko eta bestetik, baserriko animalientzako. Materiala prestatu ostean, haur guztiek irakaslearen laguntzaz animalien sailkapen bat egingo dute, anaimalien irudia bakoitza dagokien kartoi mehean itsatsiz belkroarekin. Horrela, haur bakoitzak beste momentu baten sailkapen hau egin ahal dezan.
- Ebaluazioa:
- Ea animaliekin sailkapenak egiten hasi den.
- Ea identifikatzen hasi den ohianeko eta baserriko zenbait animalia. - Oharra: Aldez aurretik ohar bat bidaliko zaie gurasoei esanez, etxean dituzten animaliei buruzko aldizkariak eta irudiak ekartzeko eskatuz. Horrela eskola eta familien arteko elkarlana sustatuz.
2. GURE DORTOKA ZAINTZEN
- Materiala: Dortoka, ura, dortokaren janaria, kaiola garbitzeko trapua, 2 kaiola, kartoi mehea.
- Helburuak:
- Dordoka ezagutzea eta errespetatzen hastea.
- Ohiko jarduerak (ardurak) modu autonomoagoan egiten hastea. - Azalpena: Jarduera hau dortokaren zainketan oinarrituko da, non, jarduera hau egunero egingo dute eskolara heltzean. Aste bakoitzeko, 4 haurren ardurapena egongo da dortoka hori. Bi haurrek, dortoka bere kaiolatik atera eta beste kaiola txiki batera pasatuko dute, eta horrela kaiola garbitu eta ura aldatuko diote. Beste bi haurrek berriz, kaiola ingurua garbituko dute, kanpo aldea (mahaia). Azkenik 4 haurrek dortokari jaten emango diote. Haur bakoitzak jakiteko dortokaren zainketaz noiz arduratu behar duen eta zer egitea egokitzen zaion, ikasgelako horman kartoi mehe batean zerrenda bat egongo da haur guztien izenekin eta ekintza bakoitza egitea noiz tokatzen zaien jarriz.
- Ebaluazioa: Ebaluazioa behaketaren bidez egingo da, hurrengoa kontutan izango delarik:
- Ea dortoka ezagutu eta errespetatzen duten.
-Ea ohiko jarduerak era autonomoagoan egiten dituzten.
3. ANIMALIEN KARETAK
- Materiala: Animalien maskara ezberdinak, pintzelak, tenperak, margoak, errotulagailuak, testura ezberdinetako papera, guraizeak, kola eta goma.
- Helburuak:
- Animalien aurpegiak ezagutzen eta identifikatzen hastea
- Mintzaira lantzea eta animalien onomatopeiak barneratzea
- Haurrek beraien sormena garatzea
- Motrizitate xehea lantzen joatea
- Plastikako adierazpeneko jardueretan parte hartzea - Azalpena: Irakasleak, aurretiaz mahai gainean jarriko ditu aipatu ditudan material guztiak, besteak beste maskara ezberdinak (astoa, txakurra, katua, oilarra), pintzelak... Haur bakoitzak, bere nahien arabera aukeratuko du animalien maskara bat eta bere gustuen arabera utziko diegu maskara hori apaintzen. Amaitzen dutenean, irakasleak haur bakoitzaren maskarari goma jarriko dio. Maskar guztiak bukatuta daudenean, (astoak ah, ah, ah) abestia abestu eta dantzatuko dute guztiek batera.
- Ebaluazioa: Ebaluazioa, behaketaren bidez egingo da, hurrengo puntuak kontutan hartuz:
- Ea animalia hauen aurpegiak ezagutzen eta identifikatzen dituzten.
- Ea parte hartzen hasten den, musikako-adierazpeneko jardueretan.
- Ea sormena lantzen hasten diren.
- Ea onomatopeiak barneratu dituzten.
Oso polita eta interesgarria.
ResponderEliminarHonek komentatzeko ugari ditu. Ni irakasle naukazunez (eta sufritzen nauzunez) ondo lortutakoetan (ugariak) baino zehatzago pentsatu beharreko batzuetan ardaztuko ditut oharrak (ez dira hain ugariak, baina bai batzuk).
"Txokoa=Jolas sinbolikoa" diozu. Ez da derrigorra, zurearen kasuan bai, baina liburutegi txokoa, fitxa txokoa, musika txokoa, plastika txokoa... hainbestetan jolas sinbolikoa ez da ardatza.
Curriculum dekretuko gaitasunak bere horretan hartu dituzu(irakurri dut zure oharra) baina gero ez dituzu eurak egokitzen jarduerak planteatzerakoan. Horrek herren uzten ditu jarduerak.
EB:
* 2.ean. Helburua "Dortoka ezagutu eta errespetatzen hastea"; aurretik aipatu duzun dortoka zehatz bati buruz ari zarela, gainera. Benetan, zure helburua nik uste dut animaliekiko errespetua erakustea dela. Zehaztu behar duzu, bai, errespetu hori dortoka horrekin landuko dutela.
* 3.ean. Animalien aurpegiak identifikatzeaz ari zara helburuetan. Baina, animalia baten benetako aurpegiarekin topo egingo balute (gore parata, disekatuta irudikatuko dugu), identifikatzen jakingo lukete, jarduera hori egin zutela eta? argazkiak erabiliko dituzu? marrazkiak ez dira hain zehatzak baina gehiago gustatzen zaizkie umeei...
Irtenbidea: gaitasunen logikaz idatzi: zer egin zelan zertarako.
Ebaluazioa planteatzen duzunean, ahaleginez, helburuekin lotura zuzena behar lukete (eta eurak gaitasunekin).
EB: 3.ean, motrizitate fina helburua da, ez da ebaluatzen?