Ken Robinsonek bideo honetan esaniko hitzetatik abiatuko dut gaurko ekarpena (subtituluak euskaraz irakurtzeko aukera dago).
" Industri-eredua duen hezkuntza batetik, linealitatean, konformitatean eta jendea loteka prozesatzean oinarrituta dagoen eredutik, nekazaritzaren printzipioetan oinarritutako eredu baterantz mugitu behar dugu... Beraz, hezkuntza erreformatu eta eraldatzeaz ari garenean, ez da sistema klonatzea bezala. Hezkuntza jasotzen dutenen egoeraren neurrira egokitu eta pertsonalizatu behar dugu hezkuntza bera. Eta hau egitea da, nire ustez etorkizuneko erantzuna; gakoa ez delako konponbide berri bat zabaltzea; baizik eta hezkuntzan mugimendu bat sortzea, non bakoitzak bere konponbideak garatuko dituen, baina pertsonalizatutako curriculum batetan oinarritutako kanpo-laguntzarekin."
Ideia hau niretzat hartuz eta azken urteotan familiak haurraren hezkuntzan duen presentzi ezaren errealitatea aldatu beharra dagoela pentsaturik, Galizian Fundación Preescolar na casa-k eskeintzen duen alternatiba, H.H.-ko etaparako, oso interesgarria iruditzen zait, eta batez ere bideragarria eta benetan baliogarri eta positiboa haurrentzako. Preescolar na casa-k eskaintzen duen progamak familiak orientatzearen lana eramaten du aurrera, hauen gaitasun hezigarria sendotzeko eta kulturaz beteriko haurtzaro bat sortzen laguntzeko helburuarekin. Beste era batera esanda, PNCA (Programa Preescolar na casa) progama hezigarri bat da, zeinek guraso eta familiko beste kideen formazioan laguntzen duen, horrekin euren seme-alabak hezitzearen lanean laguntzeko asmoz, hauen (haurren) eguneroko bizitzan garapen integrala hobetzearen alde eginez.
Hori gauzatzeko, programak baliabide desberdinak eskaintzen die bertako partaideei: batzarrak, familiari bisitak, ludoteka, topaketa gelak, ludoteka mugikorra, ama laguntzaileak, biblioteka, telebista eta irrati programa hezigarriak, facebook-a, aldizkaria, bloga...
Blog-ean hainbat albiste eta informazioa jartzen dute eskuragarri, hala nola azken ikasturteen memoria. Telebista eta irratsaioak ere aurki ditzakeguz hemen, baita aldizkaria bera ere (orain arte lau argitalpen izan dituela uste dut). Blog-aren hizkuntza aukerak gaztelania jasotzen du, baina aldizkari, memori, telebista saio, etab.-ek jatorrizko hizkuntza mantentzen dute.
Bestalde, eta tamalgarria den arren, aipatu beharrekoa iruditzen zait azken urtean PNCA-k bere zabalkuntzan aurrera jarraitu beharrean, atzerakada gogorra izan duela. Horren arrazoi bakarra, arrazoi ekonomikoa izan da, krisia dela eta diru laguntza gutxiago jaso baitu fundazio honek, eta ondorioz milaka umeren hezkuntzak. Hedabide bat baino gehiagotan aurkitu dezakegu honen berri, hala ere adibide edo ziurtapen bezala honako izparrangi hau jartzea nahikoa iruditu zait.
Lehenen esan oso interesgarria dela aurkitu eta ekarri duzun informazioa (bideo hori ikusi nuenean ez zegoen euskaraz).
ResponderEliminarBigarren, maila teorikoan interesgarria gaia eta zuk ematen diozun ikuspegia.
Hirugarren, maila subjektiboan, gustura irakurri eta arakatu dut zurea.
Eta orain "baina", laugarren, maila praktikoan, Preescolar na Casa modukorik hemen ez dagoenez, ez ote da zu formatzen ari zarenaren kontra joatea? Eta laugarren B bat esateko, ekin gaitasunen gaiari, interesatzen zaizun gauza praktikoren batekin egin ezazu: deskribatu eta analizatu horrekin zer landu daitekeen eta nola ikusiko duzun landu duzun ala ez (horrek eskatuko dizu landu beharreko gaitasunak pentsatzea, horixe bideratuko duten metodologia eta edukiak eta ebaluatzeko orduan aztertu beharrekoak zehazten eta mailakatzen -adierazleak eta horien errubrikarako bidea-).
Egizu behin, gainetik kentzeko ez bada ere; ulertzen dut ispiritu hausnartu zalearentzat astuna dela ematea; sinistu: ez da.