GAITASUNA: Lurzoru lau sikuan, lau gurpildun patinak erabiliz patinatzea, ondo
pasatzeko asmoarekin.
Materiala: 4 gurpildun patinak.
Ekintza: patinatzea.
Testuingurua: lurzoru lau sikuan.
Helburua: ondo pasatzea.
ADIERAZLEAK:
Oreka:
Ondo:
Biratzean
mugimendu jarraitua egiten du.
Bizkarra
zuzen eta hankak paralelo jartzen ditu.
Erdi purdi:
Urduritasun
pixka bat ikusten da, mugimendua ez da naturala, behartua baizik. Halere, birak
eta lekualdaketak egin ditzake jausi barik.
Kulunkatzen
da: eskuen beharra oreka berreskuratzeko.
Gaizki:
Biratzean
urduritasunez mugitzen da, gorputza zurrun mantenduz eta ondorioz, jausiz.
Koordinazioa:
Ondo:
Hanka
bat bestearen aurrean jarriz doa aurrera.
Biratzeko
orduan: hanka batekin indar gehiago egiten du eta gorputza erabiltzen du
biratzen laguntzeko.
Erdi purdi:
Batzuetan,
hanka biak txandaka aurreratzen ditu; beste batzuetan bakarra aurreratu eta
bestea bakarrik parera eramaten du.
Biratzeko:
hanka egokia erabiltzen du biratzeko, baina gorputza ez da erlaxatzen.
Txarto:
Hanka
bakarra aurreratzen du eta bestea bere parera eraman, inolako inpultsorik eman gabe.
Biratzeko:
okerreko hankarekin egiten du indarra eta beraz, beste aldera biratzen du.
Gorputza zurrun mantentzen du, ondorioz ezin du ondo biratu eta jausi egiten da.
Abiadura kontrola:
Ondo:
Azkar
zein mantso dabilenean oreka mantentzen du, eta baita abiadura batetik bestera
pasatzerakoan.
Frenoa
ziurtasunez zapaldzendu, behar den indarraz nahi den momentuan frenatzeko.
Erdi purdi:
Azkar
nahiz mantso ibili daiteke, baina zailtasunak ditu abiadura aldaketak
gauzatzeko. Hortaz, frenatzeko zailtasunak ere baditu.
Txarto:
Ez du
abiadura aldaketan oreka eta koordinazioa kontrolatzen, ondorioz, jausi egiten
da.
Frenoa
ziurtasun barik zapaltzen du. Beraz, indar gutxiz zapaltzen du, nahi den unean
frenatu ezinik eta hormaren kontra joaz.
Jarrera:
Ondo:
Erlaxaturik
dago, lasai eta dibertitzen.
Besteenganako
errespetua erakusten du: horretarako egokia den lekuan dabil (patinak zainduz)
eta inor molestatu barik.
Erdi purdi:
Dibertitzen
da, baina ekintza kontrolpean ez duenez, urduri samar dago.
Zailtasunez
eta urduri dabilenez, haserrealdiak izan ditzake gainontzeko kideekin.
Txarto:
Urduri
dago, ziurtasun eza du eta ondorioz, jausteko beldurrez dabil.
Errespetu
eza: leku desegokian dabil, lurzoru koskadunean (materiala, patinak, apurtu
daitezke); jendea zapaltzen eta bultzatzen du.
Ederto ulertu duzue atzean dagoen ideia.
ResponderEliminarBeno, hobeto esanda, ederto ulertu duzuela erakutsi didazue.
Oharra: ebaluaziorako, ohituraz, taulak erabiltzen dira; askoz ere erabilgarriagoak baitira.