Páginas

2012-02-24

Let´s play English!!

Web honetan ingeles hizkuntza ikasteko interesgarriak izan daitezkeen balibideak aurki ditzazkegu. Bertan, adin tarte ezberdinei zuzendua izateaz gain, "topic"ezberdinen inguruan lan egiteko aukera aparta jasotzen du, izan ere, jolasen bitartez, entzumena landuaz eta idazkeran trebatuaz arituko baita haurra. Hizkuntza, haurren gertuko errealitateari egokitu beharko zaio eta honela gertutasuna sentitzearekin batera praktikan jartzeko erraztasuna izango du.
Irakasleei dagokigunez, atal berezi bat aurkituko dugu (teachers) sarrerako orrialdeko eskuin aldean. Bertan, lehenik haurren adin tartea zehaztu eta maila aukeratzeko aukera izango dugu. Ondoren, gai ezberdinak zerrendatuko zaizkigu, hala nola, animaliak, kirola, artea...eta honen arabera jarduera ezberdinetan lan egiteko aukera izango dugu haurrekin ( abestiak abestu, jolasak, bideoak ikusi, beste haurren elkarrizketak entzun, munduko beste haurrekin hitzegiteko aukera aparta...)

2 comentarios:

  1. Zalantzarik gabe, web orri interesgarria aurkitu duzu.
    Oharrak orain:
    Oso web orri interesgarria dela jakiteko "klik" egin behar izan dut eta apur batean ibili; hobeto legoke, nik klik egin barik hori jakiteko tresnak izango banitu.
    HHrako bereziki dagoen atala zein den eta nola lan daitekeen edo holako zerbait nabarmentzea ere eskertzekoa litzateke; gainera, ziur, zuk jakin beharrekoa.

    Aurreko batzuetan komentatutako gauza bera hona:
    Aukeratutakoan irakurri/ikusi/saltseatu/esperimentatu/ikertu.
    Erabaki zer nabarmendu (gauza onak) eta zertaz ohartu (gauza txarrak, ulertzen zailak edo denbora galtzera eroan ahal gaituztenak).
    Orduan idatzi.

    ResponderEliminar