Páginas

2012-03-07

Irakasle garenean...

Guk hausnarketarako joera bultzatuko dugu./Guk gizatasuna landuko dugu./Gu hezkuntza sistema aldatzen saiatuko gara: esklusio gabekoa, integrala, hezkidetzan oinarritua eta orekatzailea izan dadin./Guk ahalmen sortzailea, pentsamendu dibergentea, autoestimua eta iniaziatiba bultzatuko dugu./Guk hezkuntza moldagarria jarriko dugu praktikan./Guk adierazpen gaitasuna, hitzezko nahiz ikus entzunezkoa, landuko dugu./Guk edukien zentzu praktikoa bilatuko dugu./Guk proiektuen bidez eta teknologiaren laguntzaz antolatuko dugu ikaskuntza./Guk pentsamendu kritikoa sustatuko dugu./Guk hezkuntzaren funtzio eraldatzailea bultzatuko dugu./Gu aniztasunetik arituko gara. /Gu ikaskuntza esanguratsuan oinarrituko gara./Guk haurrei atentzio pertsonalizatua eskeiniko diegu baina talde lana bultzatuz./Gu eskola giroa atsegina sortzen ahaleginduko gara./Guk tokian tokiko helburu, eduki, metodologi eta ebaluazio egokiak hautatuko ditugu.

1 comentario:

  1. Oso polita.

    Hurrengo zenbait sarrera egiteko bidea emango dizue nola egingo duzuen esatea.

    ResponderEliminar