Labetik atera berria den, Argia astekariko artikuluan jarri dut begia.
Nago, eskolari sarri gehiegitan esango nuke nik, berak, gizarteak konpondu ezin dituen zeregin asko eta asko konpontzeko erantzukizuna erasten diola. Gehiegitan esaten dugu eskolan hau eta eskolan bestea konpondu beharko litzateke. Baina hezitzaileok argi izan behar dugu eskola ez dela haurraren garapena eta sozializazioa garatzen den eremu bakarra. Eta horretan hezkuntzak dituen dimentsio desberdinak kontuan hartzea ezinbesteko ariketa da.
Bi enbor nagusi: familia eta eskola;
Eskola eta familia etengabe elkarrekintzan egon diren bi gune nagusi dira, elkarrekintza hori sarri askotan nahikoa gorabeheratsua izan ei da. Baina bi biak elkarren eskutik joatea behar beharrezkoa da hezkuntzak etorkizunean dituen erronkak erdietsi nahi baditu.
Ez da arraroa, ez, zuk idatziak zer pentsa ematea. Zalantza barik hobea zure ekarpena Mikel Garciarena baino, nahiz eta harenaren aitzakiaz zuk idatzi.
ResponderEliminarEgiak dira zuk diozuzanak; hala ere, nik hutsune bat sumatze dut Eskolaren antolakuntzan eta nabarmen utzi nahi nuke.
Eskola-Familia elkarrekintza bideratzeko bideak urriak dira zenbait eskolatan, Hezkuntza Kumunitate legez beren burua benetan berreraiki ez duten eskola askotan legeak derrigortzen dituenetatik haratago ezer ez.
Hori pedagogiako ikasketetan sumatzen nuen, orain ume eskolatuaren guraso naizela zehaztasunez esan dezaket.
Segi nezake, jakina.
Honen gaineko hausnarketa, maila handian hurrundu ahal gaitu guri orain dagokigun hezkuntzaren txokotik, didaktikatik.
Erantzunen bat otu ahal bazait ere, galdera ha datorkidala ez nizuke ezkutatu beharko:
Zer egiten du Amagoiak HHko graduan, Pesagogian-edo ibili beharrean?