"Euskera sustatzeko eleaniztasuna: ikastolen kasua" txostenari sarrera emateko, Ikastola Elkarteak hizkuntz gaiekiko ibilbidean emaniko pausoen aipamenak egiten dira, 60. hamarkadatik hasi eta 2009.an "Ikastolen Hizkuntz Proiektua" liburua idatzi arte. Tartean, interesgarria iruditu zaidan "Eleanitz" proiektua eta bere ezaugarri garrantzitsuenak komentatzen dira, beraz, sakontzeko interesa edukiz gero, honetan ere klikatzeko aukera jarri dut. Bertan, eleaniztasunaren plantamendua nola gauzatu erronkaren bide posibleetariko bat azaltzen da.
Ondoren, Hizkuntz Proiktua zertan datzan eta euskaran ardaztutako elaniztasuna bideragarria dela aditzera ematen duten hainbat datu aurkezten dira. Horretarako, sei ataletan banatuta aukezten da hurrengo informazioa:
1) Euskal hezkuntzak hizkuntzekiko dituen erronka nagusiak: hezkuntza eredu berriaren hizkuntz eskakizunei (oraingo zein etorkizunekoak) erantzutea, eukara biziberritzea, kultur aniztasunari eta hizkuntz aniztasunari erantzutea... Eta ondorioz, Hizkuntza Proiktuaren beharra.
2) Ikastolen Hizkuntz Proiektu Eleaniztuna: oinarri teorikoak. Honetan, Ikastolek hizkuntzarekiko nahiz hezkuntzarekiko duten ikuspegia azaltzen da. Esaterako: eskolaren zeregina euskara indarberritzeko prozesuan normalizazio sozialaren eta hizkuntz normalizazioaren funtzioen bidez; kultur integrazio barne hartzilearen bidea; zein irakaskuntza teorietan oinarritzen den; hizkuntza praktika sozial gisa ulertzea...
3-4-5) Ikastolen Hizkuntz Proiektu Eleanitzaren markoa zehazten da, proiektua garatzeko kontuan hartu diren hizkuntzekiko esku-hartze eremuak, pedagogikoa eta instituzionala, azalduz.
Eremu pedagogikoaren barnean, harturiko konpetentzia orokor, edukien hautaketa, konpetentzia espezifiko eta honeen eskutik ebaluazioaren irispideak aukeratzeko kriterioak azaltzen dira, baita ordutegiaren plangintza egiteko irizpideak.
Horrez gain, abian dituzten hainbat proiektuetatik (adib:Euskaraz Bizi, Eleanitz, SSLIC deitzen den Eleanitz proiektuaren azken fasea dena) ataratako ondorioak azaltzen dira.
6) Ondorioak. Azken atal honetan, ondorio esanguratsuenak aipatzen dira. Hala nola, hizkuntza plangintzan erabili beharreko ikuspegia eta bide horretan Ikastolen Hizkuntza Proiektuak izan duen eta duen garrantzia azpimarratzen da.
(Oharra: konpetentzia gaitasun hitzaren sinonimotzat erabiltzen da.)
Potentea gero!
ResponderEliminarEz naiz hasi irakurtzen ipini dituzun esteka biak, baina bai geroko jaitsi (badago nola txertatu, hurrengo batean egin nahi izatera).
Ohartxu bat: zure idatzian agertzen ez bada ere, "gaitasun" hitza ikastolen, UM (Mondragon Unibertsitatean) eta abarren materialetan erabiltzen da; baina ez gaitasun=konpetentzia; oker ez banago euren "gaitasun" da gure "trebetasun" eta, zuk esan moduan, euron "konpetentzia" gure "gaitasun". Nahastosoa ematen du, baina nor irakurtzen ari garen buruan argi badugu, trankil ibil gaitezke. "Etorri orduko" berbak be esanahi desberdinak izango ditu zure taldekideen artean.
Gero begiratu behar da nola, baina argi da zure intereseko izan daitekeela ahozko berbakuntza lantzea (gomendioa eskatutako ariketarako eta hurrengo sarreraren baterako).
Oso gustura irakurria
Ikastolen Hizkuntza Proiektuak ere merezi du tarte bat zure ekarpenean
ResponderEliminar