Páginas

2012-03-05

CURRICULUM-a AZTERGAI

Liburu honetan L. Stenhouse-n ideiak planteatzen dira, curriculumaren inguruko kontzeptualizazio berri bat eskaintzen digu, curriculumaren ikuspegi dinamiko bat. Izan ere, aipatu autorea, XX. mendeko pedagogo handienetako bat izan zen Montessori, Freinet, Dewey...ekin batera. Curriculuma objetu sinboliko eta esanguratsua izanik ere, arazoa, errealitatea eta ideiak uztartzea zela aldarrikatzen zuen.
Honen harira datorkigu beste dokumentu interesgarri hau. John Elliott Britaniar Hezkuntza Sistemaren erreforman pertsona klabea izan da. East Angliako (Norwich) Unibertsitateko katedraduna da. Bere lana erreferentzia baliotsua izan zen LOGSEren (1990) hasierako diseinu kurrikularra egiterakoan. Baina, denen gainetik, Elliott irakaslea Lawrence Stenhouse-en ikasle nabarmena da. B. MacDonald-ekin batera hezkuntza arloko talde profesionalentzat derrigorrezko erreferentzia bilakatu da, batez ere irakasleentzat eta politikoentzat, eta horien artean, eguneroko esperientzian heziketaren teoriaren eta praktikaren arteko interakzioa indartzeaz interesatuta daudenentzat eta ikuspuntu kritikoa eta berritzailea dutenentzat.

1 comentario:

  1. Horretan murgiltzen ibiltzeko oso interesgarria.
    Akaso "Liburu honetan" idatzi beharrean, "investigacion y desarrollo del Curriculum liburuan" idaztea egokiagoa litzateke irakurlearentzat bere lana errazteko. Bide beretik "dukomentu hau" (artikulua da) baino egokiago, "Hik Hasi aldizkarian agertutako artikulua..."

    Pedagogo handiak aipatzean Freire zuk ez aipatzea arraro egin zait.

    Lauron izenak agertzen dira, baina zure izena, Amagoia, agertzen denez, zeuk bakarrik egindakoa dela uste dut; idazkeran hala ematen du. Horrela bada, ez izenpetu besteen partez.

    ResponderEliminar