"Zer da hau? Nolakoa da? Zergatik da horrelakoa?" Haurren etengabeko galderak ditugu hauek; izan ere, euren jakin-mina oso zabala da. Horrela, inguruko errealitatea esploratuz eta ulertuz doaz, apurka-apurka jakintzak gehituz. Horretan oinarrituz, zientziaren munduan murgiltzeko proposamena ekarri dut oraingoan.
Hemen dakarkizuedan web horrialde honetan haurrekin egiteko esperimentuak azaltzen zaizkigu. Esperimentuak adin ezberdinen arabera sailkatuta daude, 3urtetik Lehen Hezkuntzako 6.maila arte lantzekoak. Guri, oroz gain, lehendabiziko zutabekoak interesatzen zaizkigu, hau da, Haur hezkuntzari dagozkionak. Helburu nagusia ingurunea modu aktiboan ezagutzea izan arren, bestelako eduki batzuk ere jorratzen dira; esate baterako, arte hizkuntza (pasta de dents), eta baita ahozkoa ere. Gainera, oso dibertigarriak suerta daitezke, haur zein helduentzat.
Hortaz, esperientzia aberasgarri hauetan parte hartzera animatzen zaituztet!!!
(Oharra: nahiz eta katalanez egon, erraz ulertu daiteke. Behar izanez gero, hemen itzultzaile bat duzue.)
Ez dakit zergatik ezin dudan itzultzailearen helbidea jarri. Konpondu bitartean hemen duzue: http://www.softcatala.org/traductor
ResponderEliminar